Ostegunean hasiko dira Arbes auzoko jaiak
Hilaren 28an hasiko dira jaiak penaltien jaurtiketarekin. Igandera bitartean, hamaika ekintza antolatu dituzte Arbesen.
Argazkia: Arbesko festak Arbes auzoan ostegunean (etzi, hilak 28) lehertuko du festak. Auzoko elkarteak lau eguneko egitarau oparoa antolatu du egun seinalatu horietarako, eta adin guztietako bizilagunek izango dute festez gozatzeko aukera.
Ostegunean 16:00etan hasiko dira festak, eta haurren txanda izango da lehenbizi, Real Unionen laguntzarekin penaltien jaurtiketa egingo baitute sei eta hamabi urte arteko haurrek. Ondoren, seietan, mahai tenis txapelketan parte hartzeko aukera izango da, eta askariaren txanda izango da gero. Egunari jarraipena emateaz Dj Mikeltxiki arduratuko da, eta kaña lasterketarekin amaituko dute eguna.
Jarraian, Arbes auzoko egitaraua egunez egun.
Egitaraua
Hilak 28, osteguna
- 16:00. Real Union-en laguntzarekin penaltien jaurtiketa (6-12 urte).
- 18:00. Mahai tenis txapelketa Leka Enea kirol elkarteak antolatuta.
- 19:30 – 20:30. Askaria Peccato Pizzeriaren eskutik.
- 21:00 – 23:00. Txiki Dantz Dj Mikeltxikirekin.
- 23:00. Kaña lasterketa Vitoria Tabernaren eskutik.
Hilak 29, ostirala
- 12:00. Pistolen eta urezko globoen borroka (haur bakoitzak eraman behar du pistola).
- 18:00. Bidasoako Erraldoien emanaldia Los Pasai txarangarekin.
- 20:00. Los Pasai txaranga.
- 21:30. Apaga y vamonos taldearen emanaldia.
- Dantzaldia Iruko taldearen eskutik.
Hilak 30, larunbata
- 10:00. Arbes auzo elkartean marrazketa lehiaketa.
- 11:00. Igel txapelketa herrikoia.
- 12:00. Toka txapelketa.
- 12:00. Muxikoak eta kantuz gira Arbesko plazatxoan.
- 12:00. Binakako futbolin txapelketa. Izen ematea 12 euro.
- 12:30. Marmitako pintxo potea (laguntzailea: Gabiria).
- 16:00. Arbes auzo elkartean zortzi erregetako mus txapelketa.
- 18:00. Arbesko plazatxoan herri kirolen II. txapelketa koadrillaka Los Pasai txarangak girotuta.
- 20:00. III. Txapela jaurtiketa txapelketa (Fontaneria Oarsok babestuta).
- 22:00. Barre gaua hiru bakarrizketekin.
- 23:30. Fauna gaua Dj Hectorrekin.
Hilak 31, igandea. San Ramon eguna.
- 09:30. Diana Irungo udal bandako txistularien eskutik.
- 10:00. Balkoi loredunen lehiaketaren hasiera.
- 10:00. Patata tortilla lehiaketa Carrefour Expressek babestuta.
- 11:30. Auzoko hildakoen aldeko meza San Martzial elizan.
- 12:00. Herri kirolak plazatxoan Bihurriren eskutik.
- 13:30. Patata tortilla lehiaketaren sari banaketa.
- 14:30. Herri bazkaria. Menua: paella, txerri saiheskia, edaria, postrea eta kafea. Prezioa: heldue 25 euro; 12 urtetik beherako haurrek 10 euro.
- 17:00. Truk txapelketa Vitoria Tabernan.
- 18:00. Sevillanak Caramelo eta Alma Gitara taldeen eskutik.
- 20:00. Matraka Elektrotxarangaren emanaldia.
- 22:00. Auzoko lagunen emanaldia eta jaien amaiera.

