Irisarri Land eta Abenturaero udalekuen balorazioa egin dute
Bi udalekuen artean, orotara 380 haur eta nerabek hartu dute parte: Irisarri Landen 300 gaztek eta Abenturaeron 80 gaztek.
GizarteARTEan Gazteria Zerbitzuaren bidez, Irungo Udalak gazteei zuzendutako Irrisarri Land eta Abenturaero udaleku irekien balorazioa egin du. Uztailean eta abuztuan izan dira udalekuak, eta orotara 380 parte hartzaile izan dira.
Sandra Caballero udaleko Hezkuntza eta Gazteriako ordezkariak agerraldia egin du gaur goizean, eta hark nabarmendu duenez, inkestari erantzun dioten 144 pertsonek 5 puntutik 4,78 eman dizkiete aisialdiko programei.
Irrisarri Landen zortzi eta hamasei urte arteko 300 gaztek egin dute astebeteko egonaldia; Abenturaero udaleku irekietan, aldiz, 80 gazte izan dira lau txandatan banatuta.
Zehaztu dutenez, aipatutako bi programa horrien helburu nagusia haur eta gazteei aisialdia aktiboki emateko aukera eskaintzea da, baina, autonomia pertsonalaren garapena eta bizikidetzaren inguruko gaiak bezalakoak ere landu dituzte.
Azkenik, prentsaurrekoan gogorarazi dute Irungo Udalak ahalmen ekonomikoaren araberako ordainketa sistema ezarri duela udako bi eskaintzetan, eta orotara 63 pertsonek erabili dutela berau. Sistema horrekin, tarifaren %75, %35 edota %5aren murrizketa plantea daiteke, baina beharrezkoa da eskaera bat izapidetzea udalak datu fiskalak kontsltatu ahal izateko. Hori egin ezean, tarifa osoa ezartzen da automatikoki.

