'Lurraldea gara' leloarekin jokatuko du Irudek Bidasoa Irunek
2025/2026 denboraldian Irudek Bidasoa Iruneko kirolariek jantziko dituzten kamisetan aurkeztu du taldeak. "Euroeskualdearen balioa" eta "klubak egindako ibilbidea" islatzen ditu diseinu berriak.
Irudek Bidasoa Irunek aurkeztu ditu jada 2025/2026 denboraldian bere jokalariek jantziko dituzten kamisetak. Lurraldea gara leloa darama idatzita, “Euroeskualdearen balioa azpimarratzeko: Euskadi, Iparraldea eta Nafarroako iparraldea”. Halaber, kirol elkartean “egindako ibilbidea” ere ordezkatu nahi izan dute kamiseta berriarekin, “mugako bi aldeetako herri, klub hitzartu eta erakundeekin harreman sendoak eraikitzeko gai izan baita”.
Elkartearen ohiko koloreak ditu kamisetak, hau da, horia eta urdina. Klubak “bizi duen unea” islatzen du, “hazkunde garaia”, izan kirol, erakunde edo lurralde mailan. “Europan duen presentziak eta klub komunitatearekin duen lankidetza sarea geroz eta markatuagoa” da.
Azken denboraldietan egin bezala, Iñigo Sanz irundarrak egin du diseinua.

