Bloody Maryren 35. urteurrena ospatzeko Frankie and the witch fingers talde estatubatuarra ekarri du Psilocybe elkarteak.
Frankie and the witch fingers Indianan (AEB) sortu, baina egun Los Angelesen (AEB) aritzen den talde estatubatuarra da. Azken hamarkadan taldearen soinua eraldatzeko prozesu betean murgilduta ibili dira eta lortutako emaitza zuzenean ikusteko aukera izango da datorren hilaren 21ean Psilocybenea Aretoan.
Trash Classic da beren azken lana, eta Psilocybe elkarteko kideen arabera, “proto-punk pozoitsu, new wave hautsez eta grime industrialez jositako mistura liluragarri batean murgiltzen da. Sintetizadore nerbuluz, melodia angeluarrez eta erritmo dardarati eta garratzez betea, hori guztia ukitu pikaro eta jostalariarekin”.
Taldea “etengabeko mundu bira” egiten ari da, eta dagoeneko OFF!, Ty Segall, Oh Sees, Cheap Trick eta ZZ Top taldeekin agertokia partekatzeko aukera izan dute.
Psilocybeneari eta Bilboko Kafe Antzokiari esker Euskal Herrian zehar bi kontzertu emango dituzte. Lehena hilaren 21ean izango da, Psilocybenea Aretoan, 20:00etatik aurrera. Bertan, Bloody Maryren 35. urteurrena ospatuko dute. Bigarrena hilaren 22an izango da, Bilboko Kafe Antzokian.
Sarrerak
musikazen, Bloody Maryn, Basquen, edota Etxeben eskuratu daitezke 18 euroan.