Donostiako jaietarako Lurraldebuseko zerbitzu bereziak ezarri ditu aldundiak
Donostiara "modu seguruan" hurbildu ahal izateko ezarri dituztela ordu gehigarriak azaldu du Azahara Dominguez diputatuak.
Larunbat honetatik aurrera Donostiako Aste Nagusiak eztanda egingo du hiriburuan. Hilaren 16ra bitarte iraungo dute jaiek, eta horietara iristeko Lurraldebuseko zerbitzu bereziak ezarri ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak azaldu duenez, batez ere Donostiara modu seguruan hurbildu ahal izateko ezarri dituzte zerbitzu bereziak. Hau da, autoa alde batera utzita herritar guztiek jaiez gozatzeko aukera izan dezaten.
Ohiko zerbitzuez eta su artifizialak ikusteko sarrera eta irteera errefortzuez gain, honako zerbitzu bereziak ezarriko dituzte:
E71 (Donibane>Errenteria>Donostia): Donibanetik 23:00etatik 05:00etara egingo dira irteerak orduro; Donostiatik, berriz, 23:30etik 05:30era.
E72 (Oiartzun>Errenteria>Donostia): Orduroko maiztasuna izango du 23:30etik 04:30era bitarte Oiartzundik eta 00:00etatik 05:00etara Donostiatik.
E75 (Beraun>Pasai Antxo>Donostia): 22:45etik 04:45era irtengo da orduro Beraundik eta 23:15etik 05:15era bitarte Donostiatik.
E77 (Hondarribia>Irun>Errenteria>Pasai Antxo>Donostia): Hondarribitik irteerak 23:00etan, 23:30ean, 00:00etan, 00:30ean, 01:15ean, 01:30ean, 02:00etan, 02:30ean, 03:00etan, 03:30ean, 04:00etan eta 05:00etan izango dira, eta alderantzizko norabidean, 23:15ean, 23:30ean, 23:45ean, 23:50ean, 00:20an, 00:50ean, 01:20an, 01:50ean, 02:05ean, 02:20an, 02:50ean, 03:20an, 03:50ean, 04:20ean, 04:50ean eta 05:50ean.
E21 (Hondarribia>Airea>Donostia (AP8): Orduro irtengo da Hondarribitik 22:45etik 02:45era bitartean; Donostiatik, berriz, 23:30ean, 00:15ean, 01:15ean, 02:15ean eta 03:30ean.
E79 (Pasai San Pedro>Donostia): Ordu erdiro izango du zerbitzua 23:00etatik 05:00etara San Pedrotik eta 23:15etik 05:15era Donostiatik.

