Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Amua Bideoklip Lehiaketan izena emateko epea zabaldu dute

Iaz I. Bideoklip Lehiaketak "sekulako arrakasta" izan ondoren, aurten Euskal Herri osora zabaltzea erabaki dute antolatzaileek.

Ane Mendizabal Sarriegi
Hondarribia
2025/08/05

2025eko azaroaren 13, 14 eta 15ean jasoko du Itsas Etxea Auditoriumak Amua Film Labur Musikalen Jaialdia. Amua Kultur elkarteak eta Hondarribiko Udalak elkarlanean antolatzen duten jaialdia da eta bosgarren ekitaldia izango da aurtengoa.

Jaialdiaren baitan hainbat lehiaketa antolatzen dituzte, eta dagoeneko II. Bideoklip Lehiaketan parte hartzeko izen ematea zabalik dagoela iragarri dute antolatzaileek.

Inguruko artisten lana balioan jartzeko sortu zuten iaz bideoklip lehiaketa. Sekulako arrakasta izan zuen proposamenak, eta aurten Euskal Herri osora zabaltzea erabaki dute, euskaraz jarduten duten musika taldeen lana balioan jartzeko asmoz.

Antolatzaileen ustez lanak euskaraz plazaratzen dituzten taldeak dira euskara sustatzeko eta euskaraz gozatzeko oinarri sendoenetako bat, eta gaur egun euskarazko musika eta komunitatea defendatzea eta sustatzea “inoiz baino beharrezkoagoa” dela uste dute.

Beraz, Gipuzkoako, Bizkaiako, Arabako, Nafarroako, Lapurdiko, Behe Nafarroko eta Zuberoako taldeek izango dute lehiaketan parte hartzeko aukera, “beti ere aurkeztutako lanak osorik euskaraz badira”, zehaztu dute antolatzaileek.

Lanak urriaren 10era bitarte aurkeztu daitezke. Horiek jaialdiko epaimahaiak jasoko ditu, zeina musikan, zineman eta publizitatean adituan diren zenbait profesionalek osatuko duten. Hautatutako hamar finalistak jaialdiaren programazioaren baitan proiektatuko dituzte.

Antolatzaileek aurreratu dutenez lehen sariak izango du soilik balorazio ekonomikoa. Talde irabazleak 1.000 euroko saria jasoko du (sari horri dagokion PFGZ kenduko zaio), eta azaroaren 15ean egingo den itxiera ekitaldian zuzenean jotzeko aukera izango du.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.