Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Zaletuen babesa jaso dute Hondarribiko hiru ontziek

Asteburu honetan etxean lehiatu dira Hondarribia Arraun Elkarteko arraunlariak. Herri osoa berde kolorez tindatu zuten hondarribiarrek.

Ane Mendizabal Sarriegi
Hondarribia
2025/08/04

Asteburu honetan etxean lehiatu dira Hondarribia Arraun Elkarteko arraunlariak. Euskotren eta Euskolabel Ligan dabiltzan ontziek larunbatean izan zuten estropada, eta KAE1 Ligan dabilen Hondarribia Bk igandean.

Larunbatean 7. postuan bukatu zuten jardunaldia emakumeek. Gizonek, aldiz, seigarrenak egin zuten. Emaitzak ez ziren esperotakoak izan, baina horrek ez zuen inola ere kai-muturreko giroa zapuztu. Zaleen animo oihuak eta txaloak ozen entzun ziren hondartza osoan zehar.

Gainera, herri osoak egin zuen bat Hondarribiko Udalak antolatutako Arraun Festak ekitaldiarekin, eta kai-muturraz gain, herri osoa tindatu zuten berde kolorez.

Hurrengo egunean, igandean, Lekeition aritu ziren, eta bertan egindako estropadekin asteburua borobiltzea lortu zuten bi ontziek. Emakumeek seigarren egin zuten, eta gizonek laugarren. Miren Garmendia eta Joseba Amunarriz patroiek, gainera, patroi onenaren mailotarekin jarraitzen dute. 

Ikus Euskolabel Ligako emaitzak. Ikus Euskotren Ligako emaitzak.


Igandean ere zaletuen babesa izan zuten Ama Guadalupekoa B ontzian dabiltzan arraunlariek. Etxean lehiatzea berezia izaten da arraunlarientzat, eta indarrak hartuta irten ziren etxeko gazteak.

Estropada txukunetik gorakoa egin zuten etxeko uretan. Lehenengo txanda aise irabazi eta seigarren postuan kokatzea lortu zuten. Aurkari zuzenak atzean utzi eta asteburu honetako emaitzen ondoren, sailkapen orokorrean 10. postuan egonkortzea lortu dute.

Une honetan lau puntuko tartea dute 11. postuan dagoen Camargorekiko, eta sei puntuko aldea azken postuan dagoen Castreñarekiko. Lau estropada geratzen zaizkie aurtengo denboraldian. Hurrengoa hilaren 9an izango dute, Camargon.

Ikus KAE1 Ligako emaitzak.


Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.