Palestinarren kontrako genozidioa gelditzeko, kazeroladak
Bidasoaldeko zenbait elkartek egin dute kazeroladak egiteko deialdia. Atzo eman zioten hasiera egitasmoari.
Bidasoaldeko zenbait elkartek palestinarren kontrako genozidioa gelditzeko eskatzeko egitasmoa abiatu dute. Elkarte horiek Etxara, Gaurko Andreak, Erletxea, M8 Asanblada Feminista, Irungo Emakumeen Etxea elkartea, Bidasoaldeko Elkarte Feminista, Txingudiko Elkarte Feminista, Bizi Irun elkartea, Harrera Sarea eta Emeki elkartea dira eta atzo eman zioten hasiera egitasmoari.
Genozidioa gelditu arte egunero kazeroladak egitea da asmoa. Arratsaldeko 20:00etan izango dira, etxeko balkoietatik.

