Hondarribiko Grand Slama aurrera doa
Gaur arratsaldean slameko bigarren partida jokatuko dute. Hormaetxea eta Bailok Bixente eta Atain izango dituzte aurkari.
Gaur zortzi hasi zen Hondarribiko Grand Slama ofizialki. Oier Kanpandegi hondarribiarraren debuta izan zen profesional mailan.
Kanpandegik Erik Mendizabal bolibiarra izan zuen taldekide, eta Arbe eta Argoitiak osatutako bikoteare kontra lehiatu ziren. Gutxigatik bada ere galdu egin zuten partida. Lehen set-ean 7-15 galdu zuten. Bigarrenean, 15-12 irabazi. Eta berdinketa hausteko azken set-ean 3-5 galdu zuten.
Gaur arratsaldean slameko bigarren partida jokatuko dute, baina lehenik Hondarribiko pilota eskolako gazte promesen arteko lehia izango da: Ekhi-Bereau vs Astelarra-Xuban. Ondoren, Hormaetxea eta Bailo bikotea Bixente eta Atain-en kontra lehiatuko dira.
Sarrerak 10 euroan eskuratu daitezke Eventbrite webgunean, Arma Plazan, Turismo bulegoan edota pilotalekuan bertan.

