Herri Giroa jaialdiaren hogeita hamahirugarren edizioa, igandean
Goizeko 10:00etan hasiko da Hondarribiko Udaleko Kultura Departamentuak antolatzen duen Herri Giroa jaialdia. Alde Zaharrean izaten da.
Hondarribiko Udaleko Kultura Departamentuak Herri Giroa egitasmoa antolatu du hogeita hamairugarrenez. Alde Zaharrean izaten da eta egun osoko iraupena izaten du.
Aurten goizeko 10:00etan hasiko da. Arma Plazan, San Nikolas kalean eta Bretxan, artisau eta elikadura azoka zabalduko dute eta aldi berean, haur eta helduentzako txalaparta tailerra egingo dute.
Ondoren, 12:00etan, Izugarria Erraldoi eta buruhandien konpartsa kalez kale ibiliko da, Portuan eta Alde Zaharrean. 12:30ean Izugarria konpartsak erraldoien dantza eskainiko du Arma Plazan, eta segidan, Klink-eko dantzariek hartuko diete lekukoa. Erromeria dantzak dantzatuko dituzte.
Arratsaldean, 17:00etik aurrera zabalduko dute azoka, eta Zubietako joaldunak Alde Zaharretik Porturantz hasiko dute bidea, gero berriz Arma Plazan amaitzeko. 18:00etan sagardoa doan dastatzeko aukera izango da Bretxan, eta ordu berean, herri kirol erakustaldia egingo dute Arma Plazan. Aratz Muguerza eta Julen Cañamares aizkolariak eta Goenatxo III eta Udane Ostolaza harri jasotzaileak arituko dira lanean.
Azkenik, eguna alaiki bukatzeko, 19:00etatik 20:00etara Eingo trikitilari taldeak emanaldia eskainiko du Arma Plazan.

