GKEentzako diru laguntza eskatzeko epea zabalik da
Garapen bidean dauden herrien baldintza sozioekonomikoak garatzeko eta hobetzeko proiektuei bultzada emateko diru laguntza ireki du Hondarribiak. Gaur ireki da eskaera egiteko epea, eta hilabete egongo da zabalik.
Garapen bidean dauden herrien baldintza sozioekonomikoak garatzeko eta hobetzeko helburua duten proiektuak lagundu nahi ditu Hondarribiko Udalak, eta beraz, horretan diharduten Gobernuz Kanpoko Erakundeentzako (GKE) diru laguntza ireki berri du.
Gaur (hilak 29) ireki dute diru laguntza eskatzeko epea, eta Gipuzkoan ordezkaritza duen eta deialdiaren helburuekin bat datorren GKE oro aurkeztu daiteke. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean agertzen denetik hilabeteko epea utziko dute hautagaitzak aurkezteko. Udalaren webguneko sarrera erregistroaren bidez aurkeztu behar dira eskaerak.
Zenbait dokumentu aurkeztu beharko dira eskaera egiterakoan:
- Diru laguntza eskaera normalizatua. Eskabide honek atal hauek ditu
- Beste sail eta erakundeen aurrean eskatutako eta jasotako diru laguntzei buruzko erantzukizunpeko aitorpena.
- Diru laguntzaren onuradun izan ahal izateko egoeran egotea egiaztatzen duen erantzukizunpeko adierazpena.
- Proiektu, jarduera, edo egitasmoaren sarrera eta gastuen aurrekontu zehaztua.
- Nortasun egiaztagiria (NAN, estatutuak, eraketa eskriturak, dagokion erregistroak emandako ziurtagiria..)
- Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia
- Udalak kontsulta egingo die zuzenean beste administrazioei eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekin betebeharrak egunean dituela egiaztatzeko. Hala ere, eskatzailea kontsulta horren aurka agertzen bada, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekin betebeharrak egunean dituenaren ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.
- Banketxe edo aurrezki kutxak emandako agiria, kontu korrontearen titularra bera dela egiaztatzen duena.
- Diruz laguntzea eskatzen den proiektu, jarduera edo egitasmoaren memoria.
- Lehen eranskina.

