Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Gipuzkoako Pentatloi Txapelketa, Euskal Jiraren barruan

Abuztuaren 10ean izango da txapelketa, 11:30etik aurrera. Parte hartzaileek lau proba egin beharko dituzte: harri jasotzea, giza proba, aizkora, txingak eta korrika.

Oier Iriarte Arrondo
Irun
2025/07/29

Badator Euskal Jira, eta honekin batera, dagoeneko hirian errotua dagoen beste hitzordu bat: Gipuzkoako Pentatloi Txapelketa. Badira lau urte Euskal Jiraren barruan proba hau egiteari ekin ziotela, eta beste behin, Urdanibia plazan jarri dute abuztuaren 10erako hitzordua. 11:30ean hasiko da txapelketa.

Parte hartzaileek jarraian bost proba egin beharko dituzte, eta denbora motzenean egiten duena izango da irabazle. Harri jasotzearekin hasiko dira, 100 kilogramoko harri zirkularra hogei aldiz jasoz. Jarraian, giza probaren txanda izango da, 400 kilogramoko harria arrastaka eramango dute. Aizkora proban, 45 hazbeteko bi enbor eta 50 hazbeteko bat moztu beharko dituzte. Ondoren, lau plaza egingo dituzte parte hartzaileek 50 kilogramoko txingekin. Bukatzeko, bi kilometroko korrikaldia egingo dute.

Gazteen bi erakustaldi ere antolatu dituzte txapelketa osatzeko, bata emakumeena, bestea gizonena. Jone Uria, Nerea Arruti, Ane Urresti eta Malen Barrenetxeak egingo dute emakumeen erakustaldia. Gizonena, ordea, Jakes Irurtegoiena eta Jon Zalduak egingo dute. Parte hartzaileen bost probak egingo dituzte, euren kategoriara egokituta.

Borja Olazabal Kirol ordezkariarekin batera izan dira Xabier Barrenetxea, Joxe Ramon Iruretagoiena eta Izaskun Arruti Gipuzkoako Herri Kirol Federazioko zuzendaritzako ordezkariak, baita Gorka Emazabel federazioko zuzendari teknikoa ere. Horiekin batera izan dira Xabat Olaizola, Beñat Telleria, Malen Barrenetxea eta Jon Zaldua. Dagoeneko “hirian finkatuta” dagoen ekitaldia dela deritzote, eta Irungo “herritarrek oso modu positiboan erantzuten dutela” ikusten dute.

Urdanibia plaza eta Korrokoitz kale arteko zirkulazioa moztuko dute probak behar bezala egin ahal izateko, 09:00etatik 14:30era bitartean. Santa Elena kaletik Larreaundirantz joateko aukera egongo da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.