Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Segurtasun kamera berriak ezarri ditu Irungo Udalak

Aldapeta eta Pikoketa artean ezarri dituzte, "eremu horren segurtasuna hobetzeko". Aurrekontu parte hartzaileen bitartez gauzatu da eta 150.000 euroko kostua izan du neurriak. 

Pikoketan ezarritako kamera bat.
Ane Mendizabal Sarriegi
Irun
2025/07/28

Irungo Udalak bideo zaintzako hiru kamera berri jarri ditu martxan. Aldapeta eta Pikoketa artean aurki daitezke, eta udalak adierazi duenez, “gizalegearen aurkako jokabideak ekiditeko eta bertatik igarotzen diren pertsonen segurtasuna indartzeko” baliagarria izango den neurria da.

Kamerak azken belaunaldikoak dira eta 50 metrotarainoko ikusmen ahalmena dute, baita gauez ere. Gainera, pertsonak eta ibilgailuak detektatzeko gaitasuna dute eta mikrofonoarekin soinua denbora errealean hartzen dute. Udalaren arabera, kamerek irudi garbiak eskaintzen dituzte, “baita argi gutxi dagoenean edo kontraste biziak daudenean ere”, argiztapen teknologia hibridoari eta maila dinamikoko sistemari esker.

Bestalde, kameren kokalekua ez dela ausazkoa izan azaldu dute ere, “estrategikoki banatu dira plazako sarbide eta elkargune nagusiak hartzeko eta puntu itsuak saihesteko”. Horiek Udaltzaingoaren bideo zaintzako gailuaren sarera konektatuta daude, jarraipena egin dezaten.

Partaidetza programa

Honako herritarren Partaidetzaren Arloak abiatu zuen aurrekontu parte hartzaileen bitartez hartutako neurria da, eta 150.000 euroko kostua izan du guztira.

Jon Ugarte Gobernu Irekiaren eta Herritarren Arretarako ordezkaria “pozik” agertu da parte hartzailetza programarekin , “programak herritarrei hitza eta botoa emateko aukera ematen dielako”. Hori dela era, irailean prozesu parte hartzaile berri bat zabalduko dutela iragarri du.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.