Karabela Portugaldarrak agertu dira Hondarribian
Marmokengatik bainua debekatu egin da Hondarribiko Hondartzan. Gurutze Gorriko langileak horiek erretiratzen ari dira.
Hondarribiko Udalak iragarri duenez Karabela Portugaldar motako marmokak iritsi dira herriko kostaldera. Gurutze Gorriko langileak marmokak erretiratzeko lanak burutzen ari dira. Bitartean, segurtasun neurri gisa, uretara sartzea debekatu egin dute.

