Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Arrazakeriari ateak itxi dizkio Irunek

Atzo arratsaldean arrazakeriaren aurkako elkarretaratzea egin zuten San Juan plazan. Auzo patruilen izaera "arrazista" salatu zuten hamaika eragilek deituriko mobilizazioan.

Oier Iriarte Arrondo
Irun
2025/07/24

“Irun harrera herria da” edo “inor ez da ilegala” bezalako oihuek hartu zuten atzo Irungo San Juan plaza. Izan ere, Euskal Herriko beste zenbait lekutan gertatu den bezala, “Irun ere astindu du olatu erreakzionario horrek”, eta hori salatzeko elkarretaratzea egin zuten Arrazakeriarik ez, ez hemen, ez inon. Faxismoari stop lelopean, 19:00etan. 

Ekintzaileek azaldu dutenez, badira hainbat hilabete “ideologia neonaziko” taldeak “inpunitate osoz gorroto diskurtsoak” zabaltzen ari direla hirian, “hainbat gazte kolektibo mehatxatuz”. 

Auzo patruilez ari dira, “pertsonak itxuragatik edo jatorriagatik seinalatzen eta jazartzen dituzten” horietaz. “Bizikidetza sumintzen eta hondatzen” duten taldeak direla azpimarratu zuten elkarretaratzean, “eskuin muturreko diskurtsoa zabaltzeko baino ez baitute balio”.

Horregatik, auzo patruilak ez direla “konponbidea” nabarmendu dute, “arazoa baizik”. Jarrera arrazistek baino, “harrera lekua delako ezaugarritu dela Irun” iruditzen zaie antolatzaileei, zer esanik ez Irungo Harrera Sareak “pertsona migratuekiko elkartasunez” egindako lana ikusiz. 

“Olatu erreakzionarioaren” aurrean “nahikoa” dela esan dute “zapalkuntzarik eta segregaziorik gabeko etorkizunaren alde” egiten duten irundarrek. “Migratzaileen, emakumeen, LGTBIQ+ komunitatearen, langileen, adinekoen eta gazte zaurgarrien eskubideak zapaltzeak eta murrizteak ez gaitu askeago egiten”. 

Eragile ugari batu ziren atzoko elkarretaratzean arrazakeriaren aurka egitera: Irungo Harrera Sarea, SOS Arrazakeria, Larreaundi-Olaberria Auzo Elkartea, Lakaxita Gaztetxea, Bor-bor, Antxeta Irratia, LAB sindikatua, Sortu, Moskuko jaien asanblada, Ernai, Irungo Antifaxistak, Hiritarron Harrera Sarea, Basajaun Elkartea eta Kaleko Afari Solidarioak.

Dei argi batekin bukatu zuten mobilizazioa: “Irunen intolerante eta xenofobo ez beste guztientzat lekua dago”. Gainera, atzoko elkarretaratzea lehen urratsa besterik ez zela jakinarazi zuten, eta aurrerantzean faxismo eta arrazakeriaren aurka antolatzeko mezua zabaldu zuten. 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.