20 urtez azpikoen Espainiako Txapelketan izango da BAT asteburuan
12 kirolari joango dira asteburuan Villafranca de los Barros-era (Espainia) 20 urtez azpikoen Espainiako Txapelketa jokatzera. Bestetik, abuztuan Absolutuen Espainiako Txapelketan parte hartuko du BATek.
Villafrance de los Barros-en (Espainia) du hitzordua BATek asteburuan, bertan lehiatuko baita 20 urtez azpiko Espainiako Txapelketa. Bidasoko 12 atleta izango dira bertan, ordezkaritza handiena izango duen zortzigarren kirol elkartea.
Hurrengo emakumeek parte hartuko dute: Leire Martiarenak 200 metroko proban, Carla Arwen Martinezek 100 metro laueko proban, Irati Erro eta Isra Rahalik 1.500 metroko proban eta Alaine Agerralde eta Eider Alzagak 400 hesidun metroko proban.
Gizonen artean, ordea, ondokoek parte hartuko dute: Ander Aramendik 1.500 metroko proban, Mikel Aramendik 3.000 oztopodun metroko proban, Unax Erasok mailu jaurtiketa proban, Alejandro Estebanek xabalina jaurtiketa proban, Aritz Zuazok altuera jauzian eta Luken Aizpuruak luzera jauzian.
Gainera, erreleboen 4×100 metroen emakumeen proban parte hartuko dute Leire Martiarena, Alaine Agerralde, Carla Arwen Martinez eta Iraia Alkortak, azken hau Ostadar-eko filiala delarik.
Absolutuen Espainiako Txapelketa
20 urtez azpikoen txapelketa igaro eta gutxira, abuztuaren 1etik 3ra, Absolutuen Espainiako Txapelketaren txanda izango da, Tarragonan (Herrialde Katalanak). BATeko 10 lagun izango dira bertan.
Emakumeen artean, hurrengoen parte hartuko dute: Alaine Agerralde eta Alazne Garridok 400 hesidun metroko proban, Douae Ouboukirrek 5.000 metroko eta 3.000 hesidun metroko proban, Uxia Pereirak 100 hesidun metroko proban, Aslin Quialak pertika jauziaren proban, Victoria Brisok proba konbinatuen proban, Carla Arwen Martinezek 100 eta 200 metroko probetan, Lucia Valerok 1.500 metroko proban, eta Olaia Becerrilek luzera jauzi proban.
Gizonak, aldiz, hurrengoak izango dira: Iker Arozena luzera jauzia proban, Alejandro Esteban xabalina jaurtiketa proban, eta Bruno Cagigos disku jaurtiketa proban.

