Hilaren 25etik irailaren 21era, Renferen zerbitzuan etenaldi handia
Egun horietan guztietan Pasaia eta Irun artean ez da trenik izango, hirugarren errailaren lanengatik.
Renferen trenik ez da izango hilaren 25etik (ostiraletik) irailaren 21era arten Pasaia-Irun bidean, bi norabideetan. AHTarentzako hirugarren trenbidea egiteko lanek eragin dute eten luzea. Renfek iragarri du trenen ordez autobusak izango dituztela erabilgarri bai aldiriko zein ibilbide luzeagotako trenen erabiltzaileek bitarte horretan. Etenaldien eta autobusen gaineko informazio zehatza izateko baliatu esteka hau.
Alta, etenak ez dira tarte horretan guztietan geltoki berberen artekoak izango. Eten horien hasieran Gipuzkoako ibilbidearen zati handi batean ez dira ibiliko trenak, eta datek aurrera egin ahala murrizten joango da tarte hori. Jakina dena da Pasaia-Irun (eta alderantziz) tarteak hartuko duela udako murrizketa horien zatirik handiena. Honakoa da inplikatuta dauden geltokien eta daten zerrenda:
- Hilaren 25etik abuztuaren 3ra Andoaingo eta Irungo geltokien artean izango da etena.
- Abuztuaren 4tik irailaren 7ra Hernaniko eta Irungo geltokien artean izango da etena.
- Irailaren 8tik 27ra Pasaiako eta Irungo geltokien artean izango da etena.

