'Escape room' antzezlana larunbatean, Hondarribian
Zuhaitz Gurrutxaga, Oihana Maritorena, Nerea Gorriti eta Iñigo Aranburu dira protagonistak. Sarrerak Arma Plazan, leihatilan edota Kutxabank-en eskuratu daitezke.
Txalo produkzioak Escape room beldurrezko komedia antzezlana eskainiko du Hondarribian. Zuhaitz Gurrutxaga, Oihana Maritorena, Nerea Gorriti eta Iñigo Aranburu dira protagonistak. Sarrerak Arma Plazan, leihatilan edota Kutxabank-en eskuratu daitezke 8 euroan. 18 urtez azpikoen kasuan 4 euroan.
Sinopsia: “Orain egun gutxi direla, inguruko auzo bateko kontenedore batean gizon baten gorputza erabat zatitua azaldu zen, eta beti danik lagun minak izan diren bi bikote escape room bat egiteko gelditu dira. Lau lagunek primeran pasako dutela pentsatzen dute, baina gelako atea golpetik ixten denean gauza arraroak pasatzen hasiko dira. Escape room horretatik ihes egitea ez da batere erraza izango eta jokoa infernu bihurtzen hasiko da, beraien arteko harremana hankaz gora jarri arte”.

