Bikain hasi da June Olazabal Munduko Txapelketan
Los Angelesen jokatzen ari da gazte mailako munduko txapelketa. Eguneko lehen estropadan lehena sailkatu da eta bigarren estropadan 16. postuan.
Gaur hasi da Los Angelesen ILCA4 modalitateko gazte mailako munduko txapelketa, eta bertan izan da June Olazabal hondarribiarra. Hasiera bikaina izan du gainera. Eguneko lehen estropadan lehena sailkatu da eta bigarren estropadan 16. postuan. Hortaz, sailkapen orokorrean 10. postuan kokatu da behin behinean.
Podiumeko postuei begiratuta Blanca Ferrando, Espainiako ordezkaria, eta Derin Degisen, Turkiako ordezkaria, 8 puntutara berdinduta daude, baina gertutik jarraitzen dituzte Nefeli Podiadi eta Eleni Alchanati greziarrak, 10 eta 11 punturekin, hurrenez hurren.

