Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Udazkenean irekiko dute CBAko kulturgune berria

CBAn kultura sustatzeko gune berri bat eraikitzeko lanetan ibili dira azken bi urteetan. Musikarako, erakusketetarako eta gazteentzako gune bana izango du.

Oier Iriarte Arrondo
Irun
2025/07/21

Bi urtetik gorako lanen ondoren, Carlos Blanco Aguinaga zentroak izango duen kulturgune berria eraiki dute dagoeneko. Instalazio berriak bisitatu dituzte gaur, hilaren 21ean, Cristina Laborda alkateak, Nuria Alzaga lehen alkateordeak, Gorka Alvarez Obrak, Mantentze Lanak eta Azpiegiturak arloko ordezkariak, eta Sandra Caballero Gazteria arloko ordezkariak. 4,2 milioi euroko aurrekontua bideratu da lanetara, eta guztira 2.400 metro koadro baino gehiagoko espazioa eskuratu du Irunek. Alvarezek dioenez, “etxeko obretan bezala, badakigu noiz hasten diren, baina ez noiz bukatuko diren”. Bada, data zehatzik oraindik ez dagoen arren, udazkenean inauguratuko dutela iragarri dute. 

Kultura “gizarte eraldaketarako eta gutako bakoitzaren eraldaketarako” tresna izanik, gune berria inauguratzear egoteaz “harro” agertu dira udal ordezkariak. San Juan ingurua eraldatzeko urte askoko prozesu baten barruan sartzen den urratsa dela azpimarratu du alkateak, eta 2010ean San Juan nolakoa zen oroitarazi du: ibilgailuz betetako plaza.

Ordutik, espazio publikoa berreskuratu eta hiriaren erdigunea kulturarako eremua izateko lanean dabil udala, urrian CBA udal liburutegiarekin irekieraren 10. urteurrena izango delarik. Baina, liburutegia hor egoteak, eraikin hutsa izateaz harago, kultur ekimen ugari sustatzea eragin du: kontzertu txikiak, tailerrak, ipuin kontakizunak… 

Norabide horretan, urrats berri bat izango da kulturgune berria. Orain arte zenbait kultur egitarau egon baldin badira ere, ez zegoen horiek behar bezala hezurmamitzeko toki egokirik. Hirian adierazpen artistikoa lantzeko eta erakusteko gunerik aurkitzen ez zutenek, izango dute non egin udazkenetik aurrera. 

Alzagaren ustez, gunearen irekiera inflexio puntu garrantzitsua izango da. “Gune fisikoaz harago” doala zehaztu du, “kultura kontsumitzeaz harago” gazteek “kulturaren aktibistak” izateko aukera izango dutelako aurrerantzean. Horregatik, “harrotasunaz” gain, “urduritasuna” ere eragiten dio udazkeneko inaugurazioak. “Publiko guztiarentzako kalitatezko egitarau anitza” prestatzen ari direla baietsi du, baina, herritarrak ere proposamenak egitera deitu ditu. 

Kultura sustatu eta ekoizteko zenbait gune

Musika zuzenean egiteko Irun Zuzenean aretoa izango da berrikuntzetako bat. 360 pertsona sartuko dira zutik, eta 157 eserita. Gainera, “besaulki mugikorren bidezko sistemari esker, eszenatoki zentral bat sortu ahalko da”. Kontzertu, ikus entzunezko ekoizpen edo dantza ikuskizunak, denetarik ikusteko aukera egongo da. Hiritarrei kultur eskaintza zabalaz gozatzeko aukera emateaz gain, Irungo taldeek oholtza bat izateko tokia ere izango da.

Ireki Art gunea, aldiz, “talentu sortu berriari arreta berezia eskainiko” dion erakusketa aretoa izango da. “Topaketarako, bitartekaritzarako, arte, kultura eta sormenarekin kontaktuan egoteko plaza esperientzial” gisa aurkeztu dute ordezkariek. 

“Sormen artistikoa eta industria sortzaileak” bultzatzeko programa izango da Kontenporanea. Espazio publikoan artea ikusgarri egin nahi du ekimenak, artea eta gizartearen arteko lotura sendotuz. Arte garaikideko Ribera, Soinulabor eta Artistentzako Laguntzak programek espazio berrian izango dute egoitza.

Gunearen xede talde nagusietako bat gazteak izanik, GazteARTEan-ek ere bertan izango du bere egoitza udazkenetik aurrera, “informazioaren, bitartekaritzaren, aholkularitzaren eta akonpainamenduaren bitartez gazteen parte hartzea bultzatzeko”. Izan ere, Caballero Gazteria arloko ordezkariak nabarmendu duenez, “gazteek sormena garatzeko espazio bat behar dute erdigunean”. Irungo gazteak kulturgune berrira hurbilduz “garapen pertsonala, soziala, artistikoa eta kritikoa sustatzeko” asmoa du. Horregatik, espazioa gazteen “interes, gustu eta beharretara” egokitu dutela ziurtatu du. Halaber, liburutegiarekin batera erreferentziazko puntu bilakatuko dela uste du, gaur egun jada gazte ikasle asko elkartzen baitira liburutegian, eta eremu berriarekin ikasteaz gain “ondo pasatzeko” gunea ere izango baitute. 

Gainera, zirkulaziorako gune izango dela espero du alkateak, Jesus kalera San Juan plazatik iritsi baldin badaiteke ere, espazio berria irekitzean CBAtik ere iristeko aukera egongo delako; eta beraz, alde batetik bestera mugimenduan daudenek kulturaz gozatzeko aukera izango dutelako. 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.