Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Onavibe, Merina Gris, La Txama, Kaotiko, Mirua eta Errobi besteak beste Hondarribiko festetan

Bentako kontzertu nagusien zein bestelakoen berri eman du Hondarribiko Udalak. Kasino Zaharrean, gazteenentzako jarduerak.

Merina Gris taldeak irailaren 6an joko du herrian.
Urko Etxebeste Petrirena
Hondarribia
2025/07/19

Hondarribiko Jai Nagusietan izango den musika programazioaren berri eman du Hondarribiko Udalak. Kontzertu nagusienak Bentako gunean izango dira, txosnagunean. Gainera, Kasino Zaharrean nahiz Arma Plazan ere izango dira ikuskizunak.

Bentako kontzertuei dagokienez, lehena irailaren 5ekoa izango da. 22:30ean hasita, Stoldak, Onavibe eta Zopilotes Txirriaos taldeak ariko dira festetako oholtza nagusian. Hurrengo egunean (irailaren 6an), 00:00etatik aurrera, Merina Gris izango da egun horretako Bentako kartelburua, eta ondoren DJ Aitana Grandes ariko da musika jartzen. Hurrengo emanaldi handia irailaren 8koa izango da: 23:00etan hasira, La Txama eta Muxutruk! taldeek jarriko diote doinua alardearen eguneko gauari.

Bentako emanaldiekin jarraituz, irailaren 9an (asteartea) Kaotikoren txanda izango da, 22:30ean hasita. Egun eta ordu berean, baina Arma Plazan, Maricahi Principal de Mexico taldeak kantu mexikarrak eskainiko dizkie han bilduko direnei. Hurrengo egunean, irailaren 10ean (22:00) Mirua eta Iratzar erromeria taldeek dantzan jarriko dute itsaso ondoko gunea; egun horretan, ordu berean, La lazarilla komedia kritikoa ikusi ahal izango da Arma Plazan.

Festen azken egunean, irailaren 11n (osteguna) Bentako azken kontzertua Errobi talde historikoarekin.

Kasino Zaharrean, Gazte Kanttua
Kasino Zaharrean ere izango dira musika emanaldiak, kasu honetan, publiko gazteenarentzat. Irailaren 6an (larunbata) 17:00etatik 21:00etara bertako lorategietan 12 urtetik gorakoentzat Gazte Kanttua egitasmoaren barruko saioa egingo dute, eta kamiseta pertsonalizatuak egiteko aukera izateaz gainera, Erik Troitiño DJak eta Zatekeen erromeria taldeak saioak eskainiko dituzte.

Irailaren 9rako ere jarduerak Kasino Zaharrean, 12-16 urteko gazteek Gazte Kanttuaren barruko jokoak eta gazte parkea izango dituztelako.

Gazte Kanttuaren hurrengo ekitaldia irailaren 10erako programatu dute, kasu horretan 16 urtetik gorakoentzat: techno gaua izango da, N97 kolektiboarekin, eta Irune Muguruza nahiz Jota DJekin.

Berritasunak
Jaiak hasteko aste dezentye falta diren arren, udalak egitarauari dagozkion hainbat ekitaldiren berri eman du. Berritasunak izango direla aipatu du. Horien artean, festen aurretik bat: irailaren 3an, 17:·0ean eta Ama Guadalupekoa ikastetxetik hasita 10-14 adin tartekoentzat txirrindularitza proba bat izango da.

Gainera, berritasunen artean, gazteei begirako zirku tailerra ere izango dela zehaztu du udal erakundeak: irailaren 5ean (17:00) eta 9an (11:00-13:30 eta 16:30-19:00) zirku tailerra izango da Kasino Zaharrean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.