Eraikiko dantzariak Nazioarteko Dantza Festibalera iritsi dira
Behobiako Eraiki dantza taldeko 30 lagun joan dira Errumaniako festibalera. Hiriko arduradunek harrera egin diete udaletxean.
Gaur, hilaren 17an, iritsi dira Behobiako Eraiki dantza taldeko haur eta gazteak Vatra Dorneira (Errumania). Bertan izango dira datozen egunetan, Nazioarteko Dantza Festibala dela eta.
Dantza taldeko 30 lagun joan dira Euskal Herriko hainbat dantza egitera beste zenbait herrialdetako dantzariekin: Bulgaria, Italia, Estatu Batuak eta Errumaniako eskualde batzuk.
Gaur egin dute irekiera ekitaldia, eta horren ostean hiriko arduradunek harrera egin diete Behobiako dantzariei.

