Santiagoko jaiek trafiko eragozpenak sortuko dituzte
Santiagoko jaiak direla eta zenbait trafiko eragozpen egongo dira bihartik hilaren 27ra arte.
Santiagoko jaiak direla eta, hainbat trafiko eragozpen egongo dira bihartik, hilaren 17tik, aurrera.
Bihartik hilaren 27ra arte, Santiago kale bukaera ibilgailuentzako itxia egongo da 17:30etik jarduerak bukatu arte. Tadeo Murgia kaletik Gernikako Arbolaren parkerantz joan beharko dute ibilgailuek.
Bestetik, larunbatean, hilaren 19an, 19:00etatik 21:00etara haurren danborrada ibiliko da auzoko kaleetan zehar. Kalerik moztuko ez den arren, auto pilaketa txikiak gerta daitezke.
Azkenik, hilaren 25ean, Santiago egunean, Junkal elizaren atzeko aldean 20:00etatik 21:30era polka kontzertua egongo da, beraz, Santiago eta Junkal kaleak itxita egongo dira. Ibilgailuak Dunboa eta Eskoleta kaletik desbideratuko dira.

