Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Hiru totem berri eta laguntzaile birtuala, turismoa bultzatzeko

Turismo, kultura eta merkataritza jarduerei buruzko informazioa zabalduko dute totem interaktiboetan. Halaber, Udalaren eta Bidasoa Turismoaren webguneetan laguntzaile birtuala eta ibilbideen planifikatzailea gehitu dituzte.

Oier Iriarte Arrondo
Irun
2025/07/16

Udaren iritsierarekin, hainbat berrikuntza aurkeztu ditu Irungo Udalak. Batetik, hiru totem interaktibo instalatu dituzte. Turismo, kultur agenda eta tokiko merkataritzari buruzko informazioa zabalduko dute horietatik. Bestetik, Udalaren eta Bidasoa Turismoaren webguneek Iruntxo izeneko laguntzaile birtuala izango dute aurrerantzean, baita esperientzia pertsonalizatuak sortzea ahalbidetuko dien ibilbide planifikatzailea ere. 

Totemetako bat jarriko duten Jenaro Etxeandian aurkeztu dituzte berrikuntzak. Bertan izan dira Cristina Laborda alkatea, Nuria Alzaga Hiri Bultzadako ordezkari eta Bidasoa Bizirikeko lehendakaria, Juanjo Jimenez Oiasso Museoko koordinatzailea, Eva Fernandez Bidasoa Bizirikeko zuzendaria, Susana Fernandez eta Jose Mari Gonzalez Bidashopeko ordezkariak, David Villalba Denok Bateko ordezkaria, eta Tomas Maeztu Mugan elkarteko ordezkaria. Irungo turismoa “sustatzeko eta biziberritzeko” plangintzaren baitako egitasmoak direla azaldu dute. 

Guztira, 38.720 euroko aurrekontua eskatu dute bi proiektuek.

Totem interaktiboak

Jenaro Etxeandia plazan, Luis Marianoko turismo bulegoaren ondoan eta Euskotren geltoki inguruan kokatu dituzte hiru totem berriak. Izan ere, “joan-etorri” askoko gunea da, baita saltoki, taberna eta jatetxe ugarikoa. 

Adimen artifizialaren bidez funtzionatzen dute totemek. Hiritarrek eta bisitariek “modu erraz eta intuitiboan” turismo, kultur eta tokiko saltokoei buruzko informazioa eskuratzeko aukera izango dute. 

Webguneetako berrikuntzak

Udalaren eta Bidasoa Turismoren webguneek Iruntxo deitzen den laguntzaile birtuala izango dute aurrerantzean. Adimen artifizialaren bidez funtzionatuko du, eta 95 hizkuntzatan komunikatzeko gai izango da. 

Ibilbideen planifikatzaileari esker erabiltzaileak bere nahien araberako esperientzia pertsonalizatua sortzeko aukera izango du: “Esperientzia pertsonalizatu bat dakar, ibilbide propioak sortzen baititu bidaiariak hautatu dituen intereseko jarduerekin”. Erabiltzaileak egonaldiaren data, zer bisitatu nahi duen, eta norekin egongo den adierazi dezakete, eta datu horiek erabiliz adimen artifizialak proposamen oso bat osatuko du. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.