'Death Cafe' Kabigorrin, heriotzari buruz aritzeko
Bidasoa Zurekinek antolatu du jarduera. Bihar, hilaren 17an, izango da Kabigorrin, 17:30ean.
BIdasoa Zurekin elkartearen aurkezpena Hondarribian. Jon Underwood eta Sue Barsky Reidek sortutako ereduari jarraituz, Death Cafe saioa antolatu dute Irunen. 40 herrialde baino gehiagotan 4.000 saiotik gora egin ondoren, Kabigorriren txanda iritsi da.
Heriotzari buruz hitz egiteko eztabaida taldea da, eta helburua “hainbat ikuspuntutatik heriotzaren kontzientzia soziala sustatzea da, bizitza baloratzeko eta heriotzarekin zerikusia duen guztiari buruz hitz egiteak dakarren tabua hausteko”.
Kafe baten inguruan askatasunez aritzeko gunea izatea nahi dute antolatzaileek. Hala ere, ez dela dolurako edo esperientzia pertsonalerako laguntza bat argitu dute antolatzaileek, eta asmoa ez da ondorioren batekin ateratzea.
Bihar, hilaren 17an, Irungo Kabigorri ateneoan jarri dute hitzordua. Izena emateko 623 16 58 50 zenbakira deitu edo bidasoazurekin@gmail.com helbidera idatzi daiteke.

