Bidasoko maratoi erdirako eta 10k lasterketarako izen emateak bihar zabalduko dituzte
2026ko otsailaren 22an egingo dituzte 10 kilometroko lasterketa eta maratoi erdia, eta izen emateak bihar zabalduko dituzte. Zenbait berritasun prestatu dituzte.
2026ko otsailaren 22an izango dira datorren Bidasoko 10K lasterketa eta maratoi erdia, Bidasoa Atletismo Taldeak (BAT) antolatuak. Bihar, hilaren 17an, irekiko dute bietan izena emateko epea, interneten bidez.
Gainera, hainbat berrikuntza prestatu dituzte antolatzaileek. Izan ere, enpresen lasterketa egongo da 21K edo 10K probetan, Smarktecen babesari esker. Horrez gain, korrikalarien saria igo dute, baita webgunea berritu ere.
Elkartasunez egiten den lasterketa da, Saharako haurrekiko elkartasunez, hain zuzen ere. Tadamum Elkartearen Oporrak bakean programari esker zenbait haur sahararrek Euskal Herrian pasatzen dituzte udak, bertako familien etxeetan.
Izena ematen duten lehen 150ek dortsala prezio murriztuan eskuratzen ahalko dute. Gainera, Deportes Gonzalezekin berritutako hitzarmenari esker, oinetako batzuk erosiz dortsala dohainik eskuratu daiteke.

