Jaietan txosna jartzeko eskaerak egin daitezke
Txosna postua eskuratzeko interesa duten herritarrek udalaren erregistro elektronikoan aurkeztu beharko dituzte euren eskaerak.
Hondarribiko Udalak iragarri du jaietan txosna bat eskatzeko epea zabalik dagoela eta eskaerak egiteko azken eguna hilaren 28a izango dela (28a barne).
Txosna postua eskuratzeko interesa duten herritarrek udalaren erregistro elektronikoan aurkeztu beharko dituzte euren eskaerak.
Postuak esleitzeko jendaurreko zozketa egingo du udalak. Esleipen ekitaldi hori hilaren 30ean, asteazkena, 13:30ean izango da, Udaletxeko Areto Nagusian.

