Euskal Barbarians eta Otso Zaharrak gailendu dira Hondarribian
Hamalau talde eta 130 jokalarik parte hartu dute Hondarribiko Rugby Beach txapelketan. Euskal Barbariansek irabazi du txapelketa; beteranoen artean, ordea, Otso Zaharrakek.
Larunbatean, hilaren 12an, Hondarribia Rugby Beach txapelketa jokatu zuten hamalau talde eta 130 jokalarik. Errez hasi zuen lehen zatia Euskal Barbariansek, final laurdenak eta finalerdiak, ordea, gehiago kostata irabazi zituzten. Hala ere, finalera iritsi eta Bar Camping Jaizkibel taldea irabazi zuten 8 entsegu egine.
Beteranoen txapelketan, aldiz, Txingudiko bi taldeak iritsi ziren finalera. Finalean zirela, Otso Zaharrakek 3 eta 2 irabazi zuen Ahari Zaharrak.
Txapelketa tartean, Hernaniko errugbi inklusiboko talde eta Aurreratu elkarteak errugbi inklusibo erakustaldia egin zuten. Egun osoan zehar izandako “jai giroa” azpimarratu dute antolatzaileek, baita laguntzaile, instituzio eta babesle guztiei eskerrak eman ere.
Artiach enpresa babesleak jokalari hoberenei saria eman zien: Pirolitiketako Nerea Murillo eta Euskal Barbarianseko Baptiste Artolari.

