Bide mozketa Miguel de Astigar kalean, datorren astelehenera arte
Gaur goizean itxi dute Miguel de Astigar kalea, galtzadarria berregokitzeko lanei ekiteko. Cipriano Larrañaga kalea eta Kolon pasealekuaren arteko tartea moztu dute, hurrengo astelehenera arte.
Irungo Udalak, Udaltzaingoak eta Obrak, Mantentzea eta Azpiegituren arloak jakinarazi dutenez, Miguel de Astigar kaleko Cipriano Larrañaga kalea eta Kolon pasealekuaren arteko tartea itxi dute gaur, hilaren 14an.
Galtzadarriaren berregokitzeko lanak egingo dituzte datorren astelehenera arte, hilaren 21era arte. Zabaltza plazatik desbideratuko dute trafikoa.

