'Barbie' filmaren proiekzioa, ostiralean
Ospitale Zaharrean proiektatuko dute filma ostiralean, 22:00etan. Horren aurretik, 21:00etan, Asier Burguetek emanaldia egingo du.
Barbie filmaren proiekzioa antolatu dute Irungo Udaleko Gazteria arloak, GazteARTEanek, Bizinemak eta Txikis del Bidasoakek lankidetzan.
Proiekzioaren aurretik, Asier Burguetek emanaldia egingo du. Joko eta animazioaren bidez, filmari buruzko datu xelebreak kontatuko ditu. Gainera, zozketa egingo du arrosez jantzita eta ile hori ileordearekin gerturatzen direnen artean. Uda-photocalla ere egongo da.
Iazko Aurrekontu Parte hartzaileekin bozkatutako jarduera da. Ostiralean, hilaren 18an, izango da proiekzioa Ospitale Zaharrean, 22:00etan. Burgueteren emanaldia, ordea, 21:00etan hasiko da. Sarrera librea izango da, edukiera bete arte.

