Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola
Arrauna

Asteburu gazi-gozoa Hondarribia Arraun Elkartearentzat

Hondarribia Ak asteburu borobila egin du bosgarren eta hirugarren sailkatuz. Emakumeek erakustaldia eman zuten Donostian, baina azkenak geratu ziren Zierbenan. Hondarribia B, aldiz, 10. izan zen Plentzian.

Hondarribia larunbatean ziabogan.Aitor Arrizabalaga/TKE
Ane Mendizabal Sarriegi
Hondarribia
2025/07/14

Asteburu honetan jokatu dira Euskotren eta Eusko Label Ligetako hirugarren eta laugarren jardunaldiak. Larunbatean Kontxako badian aritu ziren arraunlariak, igandean, berriz, Zierbenan.

Euskotren Ligan dabilen Hondarribiak erakustaldia eman zuen larunbatean. Astillero eta Donostiarra atzean utzi eta ziabogara Hibaikaren aurretik 8 segundoko abantailarekin iritsi ziren berdeak. Itzuleran olatu guztiak hartu eta sentsazio bikainekin bukatu zuten estropada. Lehenengo txanda aise irabazi eta ohorezko txandako Zumaiaren aurretik amaitzea lortu zuten. Bandera Tolosaldearen esku geratu zen, Oriorekin lehia estua izan ondoren.

Igandean, ordea, zortea ez zuten aldeko izan. Zierbenan alde handia izaten da kale batetik bestera, eta normalean inork ez ditu hirugarren eta laugarren kaleak nahi izaten. Hondarribiarrei kale zozketan hirugarren kalea egokitu zitzaien eta ohorezko txandan Tolosaldeatik 3 segundotara soilik geratu baziren ere, sailkapen orokorrean azkenak izan ziren. Hibaikaren, Zumaiaren eta Hondarribiarren artean 34 zentesima besterik ez ziren egon. Estropada Arraun Lagunak-ek irabazi zuen.

Iragan astean bezala, sailkapen orokorrean azken postuan jarraitzen dute berdeek, Donostiarrarekin 9 puntutara berdinduta. Ikus emaitzak.

Eusko Label Liga

Hondarribia A ontziak asteburu borobila egin du. Larunbatean, Donostian, bosgarren postuan amaitu zuten jardunaldia. Bigarren txandan aritu ziren eta hasieratik aise menderatu zituzten Getaria, Ares eta Ondarroa. Lehen ziabogan jada sei segundoko aldea ateratzen zieten galiziarrei, eta gutxinaka tartea zabaltzen joan ziren. Estropadako garailea Donostiarra izan zen.

Hurrengo egunean, Zierbenan, bigarren kalea egokitu zitzaien eta horri zukua ateratzea lortu zuten. Lehen eta bigarren luzeetan estu joan zen lehia, baina hirugarrenean tartea zabaltzea lortu eta inertzia berean amaitu zuten estropada. Sailkapen orokorrean hirugarrenak izan ziren, Orio eta Zierbenaren atzetik.

Sailkapen orokorrean 33 punturekin bosgarren postuan dira, baina laugarren postua (Donostiarra) lau puntura besterik ez dute. Ikus emaitzak.

KAE1 Liga

Estropada bakarra izan dute KAE1 Ligako ontziek asteburuan. Plentzian aritu ziren larunbatean eta Hondarribia Bk 10. bukatu zuen ligako seigarren jardunaldia.

Lehen txandan azkenak egin bazuen ere, bigarren txandan aritutako San Pedrok eta Astillerok baino denbora hobea egitea lortu zuten.

Sailkapen orokorrean 12. jarraitzen dute, baina Castreña eta Camargo gertu dituzte oraindik. Ikus emaitzak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.