2024an baino bidaiari gutxiago jaso ditu aireportuak ekainean
48.328 bidaiari igaro dira ekainean Hondarribian dagoen Donostiako Aireportutik. Kontrara, iaz baino hegazkin gehiago iritsi dira.
Donostiako Aireportuak ekainean jasotako bidaiari kopuruaren datuak eman ditu AENAk. Guztira 48.328 bidaiari igaro dira Gipuzkoako azpiegituratik, 2024ko ekainean baino %6 gutxiago.
Aireratze eta lurreratze datuek erakusten dutenez, ordea, hegazkin gehiago iritsi dira herrira. Iaz baino %20,5 mugimendu gehiago egin dira aurtengo ekainean, 765 guztira.
Datu metatuei dagokienez, azken sei hilabeteetako datuek joera bera errepikatzen dute. Iaz baino hegazkin gehiago lurreratu eta aireratu dira Hondarribian (%9 gehiago), baina %3 bidaiari gutxiago jaso eta irten dira aireportutik. Guztira 227.334 bidaiari.

