Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Mugek hiltzen dutela salatu dute

Irundik abiatu da gaur eguerdian Mugak Zabaldu karabana. Agerraldia eta Bidasoan hildako trantsituan ziren hildako migranteak omendu dituzte.

Irundik abiatu da Mugak Zabaldu karabana.
Ikerne Zarate Gartziarena
Irun
2025/07/12

Migratzaileen  duintasuna eta eskubideen aldeko Mugak Zabaldu karabana Irundik abiatu da gaur. Bilbotik heldutako autobusa batu zaio eta Calaisera bidea hartuko dute. Aurretik, Baionan eta Uztaritzen geldialdiak egingo dituzte, eta bihar Parisera abiatuko dira.

Agerraldia egin dute gaur goizean Irungo San Juan Plazan karabanaren berri eman, eta migratzaileek Bidasoaren bi aldeetan bizi duten egoera gogorraren berri emateko. Asier Amezaga karabanako ordezkaria, Oihana Galardi Irungo Harrera Sareko kidea, Aintzane Lasarte Bidasoa Etorkinekin elkarteko kidea eta Eñaut Aramendi J´accuse migrazio politikak salatzeko antolakundeko ordezkariak hartu dute hitza agerraldi horretan.

Europako migrazio politikak salatzea du helburu Mugak zabaldu karabanak, eta migratzaileei, trantsituan dauden pertsonei babesa eskaintzea. Calaiserako bidean, Tolosan eta Parisen geldialdiak egingo dituztela azaldu du Amezagak, “Europako migrazio politikei dagokienean puntu kritikoak direlako horiek”. Ibilbidean, migratzaileen sare eta kolektiboei sostengua erakustea dute helburu, “bertako egoera lehen eskutik entzuteko, gainera. Horregatik abiatuko gara Irun-Baionatik”.

Calais eta Dunkerque dituzte helmuga karabanako kideek, Europako Batasunak Erresuma Batuarekin duen hegoaldeko muga da, eta egoera “gogorra” ematen ari dela Mantxako kanalean pertsonei igarotzeko bidea oztopatzen zaielako esan du Amezagak, “migranteak eta trantsituan dauden pertsonak saiatzen dira ontzi txiki eta prekarioetan, kamioietan edo tuneletatik pasatzen. Joan den astean, horren ondorioz, 80 pertsona erreskatatu egin behar izan zituzten”. Datu gehiago ere eman ditu, eta horrela, 2000. urtetik gaur arte 400 migratzaile hil direla gutxienez Mantxako kanala zeharkatu nahian azaldu du, “polizia bortxaz saiatzen da oztopatzen igarobidea”. Frantziak eta Erresuma Batuak asilo eskatzaileen itzultzea arintzen duen neurria sinatu berri dutela ere gogorarazi du, eta zeharkatzeko baldintzak gogortu dituela erantsi. Giza eskubideen urraketa “sistematikoa” dela eremu horretan gaineratu du karabanako ordezkariak: “Muga hori tranpa bihurtzen ari da eta heriotza ugari eragiten ari da, Europan dauden beste askotan bezala”.

Etxera etorrita, bertan ere halako egoerak eta giza eskubide urraketak ere etengabeak direla jarri du nabarmen  Galardik. Afrikatik datozen pertsonen harrera irregularra izaten jarraitzen duela Irunen salatu du IHS Irun Harrera Sareko kideak, “Malitik etorri eta asiloa eskatu nahi duten pertsonak ez dituzte behar den moduan artatzen, kalean bizitzera derrigortzen dituzte, eta beste behin ere herritarrak dira laguntza ematen ari direnak”.

Baliabideak izan badirela jarri du nabarmen, ez direla baina erabiltzen, “Irungo Hilanderas aterpetxean Eusko Jaurlaritzaren bi pabiloi daude 100 plaza ingururekin. Bien bitartean euskal eta tokiko erakundeek harreraren lurraldeaz hitz egiten dute. Irungo harrera sarea eta Donostiako auzotarrak ari dira pertsona horiei laguntza ematen”.

Frantziari ere egin dio aipamena ezinbestean, eta egotzi dio bere muga politika arrazista indarrean mantentzea, “muga kontrolak ez du funtzionatzen, jendeak pasatzen jarraitzen du baina arrisku handiagoarekin. Etorriko dira, eta pasatzen jarraituko dute, migrazioa fenomeno estrukturala delako; beharrak dirauen bitartean, jendeak bizitza alternatibak bilatzen jarraituko du. Hortaz, Europako estatuen esku dago sufrimendua areagotu edo bide seguruak eta zirkulazio askatasuna errespetatzea”.

Indarkeria ekonomiko eta politikoaren egungo egoeran migratzaileak jendarteak bizi dituen arazoen iturri bilakatu dituela “populismo faxistak” salatu du IHSko kideak, gainera. Horren adibide jarri du, Irungo kaleetan segurtasun faltaren aitzakiarekin sortu dituzten herritar patruilak, “erabiltzen duten diskurtsoa eskuin muturraren ohikoa da: ‘Erakundeek gu abandonatu gaituzte eta delinkuentzia jasanezina da’. Segurtasuna bermatu ordez, beldurra sortzen dute patruila horiek, etxera itzultzen diren gazte arrazializatuengan, batez ere jatorri arabiarra duten migratzaileengan, eta beldurra bizikidetza onargarriaren arauak betetzen ez dituztenengan”.

Une honetan, pertsona musulmanak edo arabiar itxurakoak direla eskuin muturraren jo muga nagusia salatu du, eta udalari gaiaren aurrean hartu duen jarrerari “ez ekitea” kezkagarria iritzi dio. Eskaera zehatza egin dio horrenbestez: neurriak har ditzan. Herritarrei ere deia, “populismoarekin nahas ez daitezen, faxismoa eta populismoa bazter dezaten”.

Lasartek azaldu du beraiek ere  IHSren moduan, migranteak laguntzen dituztela Hendaia, Urruña eta Biriatun Etorkinekin Diakite federaziotik, “Baionan den trantsitu eremuraino behintzat laguntzen ditugu”. Migrazioarekin jarrera “estutzen eta zailtzen” ari dela Frantziako Estatua azaldu du, “migranteak sartzea ilegala dela, arriskutsua dela diote behin eta berriz. Poliziaren presentzia ikaragarri handitu da guk eragiten dugun espazio horietan; migranteak ehizatzera irteten dira”.

Aramendik hartu du hitza azkenik J´accuse kanpainaz mintzatzeko. Europatik heldutako politika migratzaileak salatzeko mugimendua bilakatzen ari dela J´accuse jarri du nabarmen, “hainbat ekintzaileren kontrako epaiketa, epaiketa politiko bilakatu nahi dugu, eta esan ez dugula onartzen ez epaiketa beraz, ezta epaileak esango diguna ere. Frantzian dagoen politika migratzailea epaitzeko baliatu nahi dugu. Migrazioak dakarren sufrimendua erakutsi, hura eragiten duten arrazoiak lehen lerroan jarri, elkartasuna ez dela delitua baizik eta betebeharra aldarrikatu, zirkulazio askatasuna denok behar genukeela, eta Euskal Herria harrera herria nahi dugula. Horretarako denen laguntza behar dugula ari gara jartzen mahai gainean”

Garbi esan du J´accuseko kideak, “denok libreki pasatzen ahalko ginateke Irundik Hendaiara, edo Europara. Denok paperak ditugu, izan Afrikatik edo Europatik etorritakoak”. Lanean jarraitzeko deia egin du azkenik, baita jakinarazi autoinkulpazio sinadurak biltzen jarraitzen dutela ere, eta horiekin bat egitera deitu.

Omenaldia

Ez da agerraldira mugatu gaurko ekitaldia. San Juan Plazatik Santiago Zubira joan dira eta omenaldi xumea eskaini bertan azken arnasa Bidasoa eremu horretan eman zuten migranteei. Haien omenezko harrizko oroigarrian, Bidasoari begira hartu dute hitza, abestu eta ondoren krabelin gorriak biota uretara. “Ez ditugu ahaztu nahi, eta ez dugu ahaztu nahi gertatzen ari dena”. Hitz horiek erabili dituzte omenaldian, “gure borroka denon borroka delako”.

Mugak hiltzen duela oroitarazi dute eta izenak jarri dizkiete Bidasoan hildakoei: Tessfit Temzide, Yaya Karamoko, Abdoulaye, koulibaly, Mohamed Kemal, Faycal Hamadouchee, Ahmed Belhiredj, Sohaibou Billa, Ibrahim Diallo, eta Abderraman Bah.

Mugak Zabaldu karabana Irundik abiatu da

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.