Soroetako frontoian egingo da Gazaren aldeko bazkaria
Eguraldiagatik aldatu dute lekuz elkartasun bazkaria. Sarrera guztiak agortu dira, baina 0 lerrokoak oraindik eskura daitezke.
Bihar egingo da Gazaren aldeko herri bazkaria baina leku aldaketarekin. Izan ere, eguraldi nahasia iragarrita dagoelako Soroetako pilotalekuan elkartuko dira, Zumardian beharrean. Etxara elkarteak antolatutako ekimena da eta elkartasun keinu gisa kufiyak jantzita joateko deia egin dute.
Hitzordua 12:00etan hasiko da bermuta eta musikarekin, eta bazkaltzeko 14:00etan eseriko dira. Sarrera guztiak saldu dira eta beraz, bazkarira joan ezin, baina lagundu nahi duenak 0 lerroko txartela erosteko aukera izango du, 10 euroan. Horretarako, Ttopara, Ipotx eta Ondarera joan behar da.
Jasotako diru guztia Andaluziako SUMUD Jerez kolektiboaren bidez bidaliko diete Gazako familiei.

