Leku aldaketak, gaurko Auzoa Kultura Da! kontzertuentzako
Verde Pratoren emanaldia Kultur Etxean egingo da eta Izaki Gardenak taldearena, berriz, Itsas Etxean.
Hondarribiko aire libreko hainbat txokotan egitekoak ziren gaurko Auzoa Kultura Da! egitarauko hainbat kontzertu baina eguraldiak ez du hala izaten utziko. Hartara, leku aldaketak iragarri ditu udalak:
- Musik&Arts taldearen emanaldia Gipuzkoa plazan izango da, aldaketarik gabe. 19:00etan.
- Verde Prato artistak Kultur Etxean joko du 21:00etan.
- Izaki Gardenak taldeak Itsas Etxean eskainiko du kontzertua, 23:00etan.
Aldaketak aldaketa, doakoak izaten jarraituko dute ekitaldiek, inolako gonbidapenik eskuratu beharrik gabe. Azken orduko aldaketen berri izateko, jo Hondarribiko Udalaren Whatsapp kanal honetara. Aldiz, asteburuko Bidasoko agenda esteka honetan kontsulta daiteke.

