Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Erromatar garaiko egunerokoa ikusgai, Oiasso Museoan

'Gutxiengo Itzel Hori' erakusketa ireki dute gaur Oiasso Museoan eta abuztuaren 24ra arte egongo da zabalik.

Alaine Aranburu Etxegoien
Irun
2025/07/11

Erromatar Inperioko gizartearen aniztasuna erakustea helburu duen Gutxiengo Itzel Hori erakusketa ireki dute gaur Oiasso Museoan gaur eta bertan izan dira Cristina Laborda alkatea, Nuria Alzaga Kultura ordezkaria, Meridako Antzerki Klasikoko Nazioarteko Jaialdiko zuzendari Jesus Cimarro eta Meridako Antzerki Klasikoko Nazioarteko Jaialdiko Patronatuaren Partzuergoko gerente Pedro Blanco.

Erakusketak abuztuaren 24ra arte iraungo du eta bidaia bat da proposatzen duena. Bidaia horretan lana, fedea, borroka eta inperioko kideen eguneroko bizitza jorratuko dute eta asmoa da ikusleak deskubritzea hiria “hurbilekoagoa” eta “humanoagoa” dela.

Nekazariak, artisauak, soldaduak, merkatariak, emaginak edota gladiadoreak ikusi ahalko dira. “Boterearen bazterretan baina benetako historiaren erdian bizi, maitatu, borrokatu eta hildakoen istorioek ehundutako bidaia da”. Eguneroko bizitza da ardatz nagusia.

Erakusketa honen harira, Irungo alkateak Irun eta Meridaren arteko harremanaz aritu da: “Erakusketa osatzen duten pieza arkeologikoek Oiasso eta Emerita Augusta lotzen dituzte, zuzenean lotu ere, eta gure hiri eta museoaren eta Extremadurako hiriburuaren eta Meridako Antzerki Klasikoko Nazioarteko Jaialdiaren arteko harreman onaren eta gertutasunaren adierazgarri dira”.

Irunen ez ezik, aldi berean Lisboako Antzerki Erromatarraren Museoan egongo da ikusgai erakusketa. Hau suertatu da bi museoen arteko lankidetza ildo iraunkor bati esker, Meridako Antzerki Klasikoko Nazioarteko Jaialdiak sustatutako erakusketen egoitza izan baita Portugalgo hiriburukoa. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.