Carla Emazabelek eramango du Kutxa Santiago Egunean
Hilaren 25ean arratsaldeko 18:00etan hasiko da Kutxa Entrega. Hondarribia Hiria Musika Bandaren eta arrantzaleen laguntzarekin irtengo da Emazabel Arrantzaleen Hermandadetik.
Carla Emazabel Kai berrian. Santiago Eguneko Kutxa Entregaren protagonista izango da Carla Emazabel hondarribiar gaztea. Ekainaren 28an jaso zuen Norberto Emazabelen deia eta birritan pentsatu gabe baiezko borobila eman zuen. Orain prestaketa eta entsegu betean da.
Hilaren 25ean arratsaldeko 18:00etan hasiko da Kutxa Entrega. Hondarribia Hiria Musika Bandaren eta arrantzaleen laguntzarekin irtengo da Emazabel Arrantzaleen Hermandadetik. Sagarrondoko eta Jasokundeko Andre Maria Elizan Kofradiako paperak sinatu eta itzuleran, hermandadean bertan, musikak markatutako denboretan emango ditu bueltak.

