Bidasoan grabatu dute 'Go!azen'-en bideoklip berria
'Gure lema' da kantaren izenburua eta Iker Lauroba musikari donostiarrak sortu du. Bideoklipean estreinatuko den denboraldi berrian arituko diren aktore guztiak ageri dira.
‘Go!azen’ gazteei zuzenduriko ETBko telesailak bideoklip berria argitaratu du. Gure lema da kantaren izenburua eta Iker Lauroba musikari donostiarrak sortu du. Euskararen garrantzia nabarmendu nahi izan du Laurobak, Euskara ‘gure lema’ dela iradokiz.
Bideoklipa Bidasoako kokaleku ezagunetan grabatu dute bereziki; Hondarribiko hondartzan, Kirol kaian, Txingudiko Ekoetxean, Ficobako Euskotren geltokian eta Plaiaundi Parke Ekologikoan. Baina Bidasoaz gain, Donostiako Loiola geltokia ere ikus daiteke irudietan.
Bideoklipean estreinatuko den denboraldi berrian arituko diren aktore guztiak ageri dira: Nerea Elizalde, Garazi Urkola, Ander Aierza, Irati Marin, Adriana Sanchez, Ainhoa Tabuyo, Leire Nuñez, Jon Alonso, Josu Iriarte, Luken Urruzmendi eta Yan Pinto.

