Zortzi estropada asteburuan
Euskotren, Eusko Label eta KAE2 ligetako traineruek bina lehia izango dituzte asteburuan.
Uda betean, traineruen ligak martxa betean. Asteburu honetan martxan diren bost ligetako zortzi estropada izango dira osotara. Hiru ligatan bina lehia izango dira, zehazki, Euskotren, Eusko Label eta KAE2 ligetan. ETEn eta KAE1en proba bakarra izango dute.
Jarraian, asteburuko estropaden zerrenda.
Bihar (hilak 12, larunbata)
- 12:00etan, KAE2 Ligako Laredoko Bandera. Oarso Bidasoko partaidea: Hibaika.
- 17:25ean, Euskotren Ligako Fabrika Bandera Donostian. Oarso Bidasoko partaideak: Hibaika eta Hondarribia.
- 18:00etan, KAE1 Ligako Plentziako Bandera. Oarso Bidasoko partaideak: San Pedro eta Hondarribia B.
- 18:20an, Eusko Label Ligako Fabrika Bandera Donostian. Oarso Bidasoko partaideak: San Juan eta Hondarribia.
Etzi (hilak 13, igandea)
- 11:00etan, KAE2 Ligako Burdinola Bandera Lekeition. Oarso Bidasoko partaidea: Hibaika.
- 11:25an, Euskotren Ligako Petronor Bandera Zierbenan. Oarso Bidasoko partaideak: Hibaika eta Hondarribia.
- 12:00etan, KAE1 Ligako Burdinola Bandera Lekeition. Oarso Bidasoko partaideak: San Pedro eta Hondarribia B.
- 12:20an, Eusko Label Ligako Petronor Bandera Zierbenan. Oarso Bidasoko partaideak: San Juan eta Hondarribia.

