95.970 euro Irunera
Primitibaren atzoko zozketako txarteletako bat Irungoa da. Palmera Montero estankoan saldu zuten txartela.
Loteria primitiboko txartel sariduna Colon 46ko estankoan saldu dute. Atzo, hilaren 3an, egindako primitibaren zozketako saria eskualdera iritsi da. Bigarren kategoriako (5+osagarria) bi txartel agertu dira, horietako bat Irunen.
Palmera Montero estankoan saldu zuten txartela, eta erosleak 95.970 euro irabazi ditu.

