Alarde parekidearen goizeko desfilea, iruditan
Zientoka eta zientoka emakume eta gizonek erdiguneko kaleetan barrena desfilatu dute, harro. Ikusi HITZAk ateratako argazkiak.

Alarde parekideak, beste urte batez, Irun gelditu du. Zientoka eta zientoka emakume eta gizonek harro desfilatu dute aurten ere. Beroa izan da gaurko etsai nagusia, baina ez da espaloian edota balkoietan ez egoteko aitzakia izan. Jendetza aritu da jai parekideen alde egin duten irundarrei babesa ematen, txalo zaparradak nagusi izan dira ibilbide osoan zehar.
HITZA goizeko desfilean izan da, eta jarraian bertan ateratako argazkiak:


























































































