Sanmartzialetarako motorrak berotu dituzte etxeko txikienek
San Joan sua eta sanmartzialak ofizialki piztu aurretik ere festarako tartea izan da gaur. Erraldoi eta buruhandien atzetik ibili dira Irungo txikienak.

Azken egunetan ospatzeko hamaika aukera izan badira ere, gaur abiatuko dituzte ofizialki Irungo sanmartzialak. Urtero bezala, San Joan suak ekarriko du festa hirira.
Motorrak berotzen hasi baino, jarraitzeko, gaur ere denetik izan da. Etxeko txikienek arratsalde ederra pasa dute, buruhandi eta erraldoiekin hitzordu handia izan baitute. Irungo Atsegiñako eta Bidasoko Erraldoiak elkarteetako buruhandi eta erraldoien aurretik zein atzetik ibili dira haur eta gaztetxoak. Peña Poteo Txarangak girotu du Alberto Anguera plazatik abiatu den eta erdigunea musikaz eta kolorez jantzi dituen desfilea.
HITZA jaien atariko ekitaldi honetan izan da, eta jarraian bertan ateratako argazkiak eta bideoa ikus daitezke:






















