Maiana eta Julen Lekuona fin aritu dira Gipuzkoako eta Euskadiko Kenpo txapelketan

Hilaren 22an Eskoriatzan jokatu ziren Gipuzkoako eta Euskadiko Kenpo txapelketak. Entrenamenduetako lanak fruituak eman zituen.

Hilaren 22an Eskoriatzan, Gipuzkoako eta Euskadiko Kenpo txapelketak jokatu ziren eta Washiken taldeko 2 kide lehiatu ziren bertan. Entrenamenduetako lanak fruituak eman zituen, biek ala biek emaitza bikainak lortu baitzituzten.

Maiana Lekuonak (senior mailan) garaipena eskuratu zuen borrokan, eta kata modalitatean hirugarren sailkatu zen.

Julen Lekuonak (junior mailan) aldiz, txapeldunorde izan zen borrokan eta hirugarren  katan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.