Ezezagunok konpainia: "Pregoia joko dugulako ez gara hain ezezagunak"
Ezezagunok antzerki konpainiak joko du aurtengo sanpedroetako eta sanmartzialetako pregoia, hilaren 23an. Konpainian 22 aktore dira eta bi zuzendari, eta denak balkoira igoko badira ere, hiruk hartuko dute hitza: Miren Etxeberriak, Igone Urkaregik eta Luisma Morenok.

Ezezagunok antzerki konpainiak joko du aurtengo sanpedroetako eta sanmartzialetako pregoia, hilaren 23an. Konpainian 22 aktore dira eta bi zuzendari, eta denak balkoira igoko badira ere, hiruk hartuko dute hitza: Miren Etxeberria, Igone Urkaregi eta Luisma Morenok.
San Juan egunean (hilak 23) pregoia joko duzue Irungo udaletxetik. Urduri?
Miren Etxeberria: Oso ilusionatuta gaude.
Luisma Moreno: Duela urte asko esaten genuen aitortza merezi genuela hiriaren partetik. Jasoko dugun aitortza sarietako batetik iritsi da. Izan ere, hemezortzi urte daramagu Ezezagunok konpainiarekin ezezagunak izaten. Orain dirudienez ikusgarriagoak gara.
Igone Urkaregi: Bai, egia da. Pregoia joko dugulako ez gara hain ezezagunak, ezta?
Moreno: Hori da, hori da. Ez da kasualitatea gure izena ezezagunok izatea. Orokorrean aktoreei ez zaie ezagutzen, ez soilik aktore moduan. Pregoiaren jotzeak hirian proiektatzeko asko baluioko digu. Oso eskertuta gaude aukera hau emateagatik.
Urkaregi: Ezagutarazteko balioko baitigu.
Moreno: Nik uste dut Irungo udaletxeko balkoira iritsi bagara dela gure antolatzeko gaitasunatik. Oso zaila izan zen guretzat Gironako FITAG jaialdiari baiezkoa ematea, jende asko mugitzen baikara emanaldi bakoitzeko baina egin genuen. Orduan, Espainiako Eszena Amateurreko zuzendaritza batzordeak izan zuen gure berri eta gure lana erokeria bat zela esan zuten. Nolatan ez genuen ezagutzen talde hau? Galdetzen zioten haien buruari. Hortik aurrera amateur eszenako jaialdietan hautagai izendatu gintuzten. Horrek eraman gaitu balkoira. Irungo udaletxera iritsi gara Gironatik pasata eta ondoren Ciudad Realetik. Hori da 18 urteko gure ibilbide laburra.
Zein mezu helaraziko diozue herritarrei?
Moreno: Gu ezagutzen gaituztenek eta gure emanaldiak ikusi dituztenek badakite guk beti jotzen dugula kritika sozialera, eskemak zalantzan jartzera eta bestelako gaiak proposatzera. Askotan zalantzan jartzen dugu pertsonok batzuetan gauzak oso gaizki egiten ditugula eta interes ilunak egoten direla har ditzakegun erabakien atzean. Hortik joango da gure mezua.
Talde osoa igoko da udaletxera?
Urkaregi: Bai, 24 gara eta denak igoko gara, baina gu hiruok hitz egingo dugu.
Moreno: Beraiek ezin dute edan eta xanpaina beharrean Champin [alkoholik gabeko xanpain marka bat] egotea eskatu dugu.
Etxeberria: Oso kuriosoa da pregoiarena zeren auzotik jendeak gelditu egiten digu zoriontzeko etab eta udaletxean zer egongo den galdetzen digute. Jende gehienak ez daki zer dagoen bertan ezta nola hautatzen den txupina joko duena eta guk azaltzen diegu ez dagoela inolako zozketarik.
Moreno: Bai, udal gobernuak proposatzen dio udalbatzari pregoilari proposamena. Zorion mezu asko jaso ditugu.
Agian ez da kantinera izatearekin alderatu behar Irungo jaien berezitasuna, baina jai hauek bereziak izango al dira?
Etxeberria: Ni gaztea nintzenean beti galdetzen zidaten ea kantinera izango nintzen eta beti erantzun nuen ezetz, ni pregoilaria izango naizela.
Urkaregi: Ni Andoaingoa naizen arren, nire amatxi Irunen bizi da eta txikitan beti esaten zuten alardearen birusak kutsatzen zidala: denbora guztian kantinerak eta zaldiak ikusi nahi nituen.
Moreno: Balore sinboliko handia dauka pregoiarenak. Iazko pregoilariekin ere egongo gara, Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduko kideekin.
Aurreko pregoilariak kausa sozial batean eragindakoagatik igo ziren udaletxera. Zuek ere?
Moreno: Dibertsitateari buruz hitz egiterakoan da berdintasunari buruz hitz egiten ari garela. Eskubideez hitz egiten ari garela. Lortzen ari garen eta asko gustatzen zaigun gauzetako bat da jaialdi ofizialetatik deitzen ari digutela, ez direnak paraolinpikoak. Olinpikoak gara. Kakotxen artean gainontzeko jendearen pare baldintzak ditugu antzerkia egiteko, gure tonu propioarekin, gure hitz egiteko modu ezberdinarekin eta erritmo ezberdinarekin. Uste dugu espazioak ireki behar direla publikoak bere belarria hezi dezan, bere begirada hezi dezan eta bere pentsamendua hezi dezan. Ulertu behar dute badaudela hitz egiteko beste forma batzuk eta ez dutela zertan perfektuak izan behar eta erlojuak bezain egokitutakoak.
Urkaregi: Hitz egiteko modu guztiak ez dira perfektuak.
Uste duzue merezi dituzuen oholtza aukerak dituzuela Irunen?
Moreno: Guri gustatuko litzaiguke eta alkateari hala adierazi diogu, berriro interpretatzea orain esku artean dugun Exactamente Diversa obra. Pregoiak emango digun erakusleihoa eta ikusgarritasunak eragingo du ikusle posible berriak erakartzea, 18 urtetan ikusi ez gaituztenak. Pertsona horiek beste begi eta belarri batzuekin etorriko ziren Amaia antzokira.
Etxeberria: Obraren bukaeran beti kuriositatea izaten dugu jendearen erreakzioa zein izango den jakiteko. Askotan esaten digute ez zutela espero ikusi dutena eta nik galdetzen diet ea zer espero zuten. Ez dakit diskapazitatea duten pertsonak direlako ez dakit zer egingo dugula…
Urkaregi: Jendeak uste du desgaitasunen bat dugulako helduentzako gauzak ezin digula egin, ezin ditugula ulertu. Eta, agian, gutako askok urte asko daramagu heldu izaten, oso gaztetatik edo oso txikitatik.
Moreno: Eta gure proposamenak oso konplexuak izaten dira.
Eta zuena talde amateurra da.
Moreno: Talde amateur askok obra bat edo bi egiten dituzte eta desagertu egiten dira, ezin dute jarraitu. Askotan norbere bizitzagatik. Guk hamalau obra egin ditugu jada eta seguru beste hainbeste egingo ditugula. Ez da ohikoena. Beste konpainiei hau komentatzen diegunean harrituta geratzen dira. Zaila da. Gu hasi ginenean Euskadin 14 talde zeuden eta gaur egun 22 gara. Gipuzkoan oso gutxi gaude federatuta.