Erraldoiek eta zirkus kalejirak, "harrera ona"
Udalak nabarmendu nahi izan du haiek proposatutako jarduera berria dela "harrera ona" jaso duena.

Jaien aurretiko egitarauari buruz mintzatu da udala eta adierazi du “harrera bikaina” jaso duela erraldoiek eta zirkus kalejirak. Udalaren esanetan, agerian geratu da udalak proposatutako berritasun bat “proposamen ona” izan dela. Irungo Udaleko Kultura arloaren iritziz, “oso positiboa” izan da ekimena.
Gogoratu dute jarduera hau gazteenei zuzendutakoa dela eta bost emanaldi eskaini direla jada, Puianan, Urdanibia Berrin, Behobian, Artian, San Migelen, Anakan, Oinaurren, Belaskoenean, Larreaundin eta Lapitzen. Bi proposamen izan dira, elkar txandakatu direnak: zirkus kalejira eta Bidasoko Txaranga Kultur Elkartea Irun Bidasoko Erraldoiak.
Asteburu honetarako, beste bi irteera programatu ditu udalak: bihar, larunbata, 18:30etatik aurrera, erdialdean, haur danborradari harrera egiteko, San Juan plazan; eta igandean, ordu berean, Arbesen.
Nuria Alzaga lehen alkateorde eta Kulturako ordezkariak esan du familiek “entusiasmo handiz” hartu dutela parte jarduera hauetan eta haren arabera “argi” geratu da zirrara pizten dutela erraldoiek, baita interes bizia ere. “Eskerrak eman nahi dizkiet parte hartzen ari diren elkarteei, bai eta Babes Zibileko boluntarioei ere, haiei esker txikiak jai giroan murgiltzeko parada izaten ari direlako, auzoak ilusioz beteta”.