Txingudiko Udalekuak antolatu dituzte beste behin
7 eta 12 urte arteko haurrek eman dezakete izena udalekuetan. Hiru txanda antolatu dituzte uztailerako, eta beste hiru abuzturako.

Plaiaundiko Parke Ekologikoak Txingudiko Udalekuak hartuko ditu beste behin. Eskualdeko 7eta 12 urte arteko haurrek, hau da, 2013 eta 2018 urte artean jaiotako haurrek, parte har dezakete. Uztaileko lehen txanda lau egunekoa izango den arren, gainerako txanda guztiak astelehenetik ostiralera egingo dira, 09:30tik 13:30era. Hiru txanda antolatu dituzte uztailerako, eta beste hiru abuzturako.
“Nazioartean balio naturalistiko garrantzia duen gunea” da parke ekologikoa, toki egokia “haurrek ingurumenari buruz ikasteko eta kontzientzia ekologikoa garatzeko”. Bertan, parte hartzaile guztien “esploratzaile, babesle eta ekintzaileen rolak” beteko dituzte, ingurumen ezagutzak barneratzeko dinamika eta jolasak egiterakoan.
Parte hartzaile bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu udalekuetan parte hartzeko, eta Ekoetxearen webgunearen bidez eman daiteke izena.
Uztaileko txandak:
- Uztailaren 7tik uztailaren 11ra.
- Uztailaren 14tik uztailaren 18ra.
- Uztailaren 21etik uztailaren 24ra.
Abuztuko txandak:
- Abuztuaren 4tik abuztuaren 8ra.
- Abuztuaren 18tik abuztuaren 22ra.
- Abuztuaren 25etik abuzturaren 29ra.