"Aldaketa nabarmena izan da gure herrian"
Aginte makila eskuratu zuenetik bi urtera, agintaldiaren lehen erdiaren gaineko balorazioa egin du Hondarribiko alkateak. Bihar elkarrizketa osoa argitaratuko du HITZAk.

Orain dela bi urte eskuratu zuen Abotsanitz taldeak Hondarribiko udalaren aginte makila. Agintaldiaren erdia bete den honetan, Igor Enparan alkatearekin izan da HITZA, lehen bi urteetako balorazioa egin eta esku artean dituzten proiektu eta egitasmoez hitz egiteko. Biharko (hilak 20) OARSO BIDASOKO HITZAren astekaria jasotzen dutenek, elkarrizketa osoa izango dute irakurgai. Hona, bideoan, aurrerapentxo bat.