"Urte askoz egon da jende askoren ahotan auzoko konpainia sortzeko beharra"
Lehen aldiz konpainia gisa desfilatuko du Meakak hilaren 30ean. Konpainiako kapitain Nagore Olaskoaga eta kide Karmele Tolosarekin izan da HITZA.
Hilaren 30a gertu dagoen honetan, aurtengo alarde parekidean lehenengoz parte hartuko duen konpainia bateko kideekin izan da HITZA. Meaka auzoko bizilagunek konpainia berri bat sortu dute, eta dena prest dute hilaren 30eko lehen desfilerako. Konpainiako kapitain Nagore Olaskoaga eta konpainiako kide Karmele Tolosarekin izan da hedabidea. Harro bezain urduri dira egun handirako, ilusioz gainezka.