Mugi anonimoak erosteko gunea jarriko dute aireportuan
Hondarribiko aireportuko opari dendan Mugi txartel anonimoa bost euroko aurrekargarekin erosteko gunea gaituko dute.

Azahara Dominguezek, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako presidenteak, jakinarazi du Hondarribiko aireportuan Mugi txartel anonimoak erosteko gunea jarri dutela. Ostiralean, hilaren 20an, irekiko dute gunea aireportuko opari dendan, eta bost euroko aurrekargako txartela erosteko aukera izango dute Gipuzkoako aireportura iristen diren bidaiariek.
Hainbat onura sortuko ditu Mugien erosketa guneak Dominguezen arabera. Alde batetik, aireportura iristen diren pertsonek operadoreen arteko doako ontzi aldaketak egiten ahalko dituzte. Bestetik, garraio publikoaren erabilera sustatuko du: “Mugi txartelen erosketa errazten badugu, pertsona gehiagok gure garraio publikoaren sare zabala erabil dezaten lagunduko dugu”.