Transpyr Coast to Coast proba Irunen bukatuko da
370 parte hartzaile izango ditu probak, eta hilaren 14an iritsiko da Irunera.

“Munduko txirrindularitza proba gogorrenetakoa” izateagatik da ezaguna da Transpyr Coast to Coast proba, eta Irunen bukatuko da aurtengoa. Udaleko Kirol Zerbitzuak adierazi duenez, 370 parte hartzaile daude hilaren 14an itxiko den edizio honetan.
750 kilometro baino gehiago egin behar dituzte txirrindulariek, Mediterraneoko eta Atlantikoko kostak gurutzatuz: “erronka fisiko zein tekniko hutsa da”. Badago elitekoa den lasterkaririk, baita bere mugak gainditu nahi dituenik ere. 20.000 metroko desnibel metatua gainditu beharko dute, “ingurune natural paregabe batean”.
Proba hau txirrindularitzako “munduko hamar erronka nagusietako bat dela jotzen da”. Zazpi etapa ditu guztira, Pirinioa zeharkatzen duten bitartean. Azken geltokia Irunen izango dute, “kirolak tradizio handia duen hirian”.